XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FERMI RUBIRALTA. Nazionalismo katalanaren ikertzailea

Gasteizen ezagutu genuen, Nazionalismo Ezberdinen Inguruan egindako Nazioarteko Batzarre Nagusian.

F. Bonamusa Barcelonako Unibertsitateko irakasleak ezin izan zuenez etorri, bera arduratu zen PSANen sorrera eta historia azaltzeaz.

Hizketan hasi eta ea euskaraz egitea nahi genuen esan zigun.

Egoera larrian dago nazionalismo independentista Katalunian JOXEMI SAIZAR / GASTEIZ.

Ezagutzen ditugun estatuen alde txarrak hartuz sortu daiteke esaten duten Europa berri hori.

EGUNKARIA - PSANek nazionalismo desberdin baten sorrera suposatu zuen Katalunian.

RUBIRALTA.- Bai, 60ko hamarkadan nazionalismo katalanaren barruan tendentzia erradikalago bat sortu zen eta horren ondorioz askapen mugimendu bezala ezagutzen da.

Antolakuntza politiko hori medio sortzen da aurrerapen ideologikoa, besteetan ETArekin eta UPGrekin gertatzen den antzera.

Front Nacional de Catalunyaren barruan ere hori sortzen da; gero 69. urtean PSAN bihurtuko dena.

EGUNKARIA - Gaur egun zein da PSANen egoera? Indarrik ba al du?.

RUBIRALTA. - Nik uste dut egoera larrian dagoela kataluniar nazionalismo independentista.

PSANen barruan zatiketak eman dira, ahulketak.

Zertxobait aurreratu da, eratuz, politika berria eginez.

Baina adibidez, eta nere ponentziaren ondorio bat zen hau, hori ez da bilakatu mugimendu alternatibo bat politika mailan.

EGUNKARIA - Zer paper jokatuko dute Katalunia eta Euskal Herria bezalako nazionalitateek Europa berri horren eraikuntzan?.

RUBIRALTA. - Pertsonalki nahiko ilun ikusten dut.

Badirudi, zoritxarrez, Europako proiektu berri horretan ez direla kontutan hartzen nazioak.

Badirudi Europa hori egun dauden estatuetatik abiatuta egingo dela.

Ez dakigu zer suposa dezakeen honako eraikuntzak.

Beste estatu mota bat sortu dezake, baina ezagutzen ditugun estatuen alde txarrak hartuz: estatu poliziala, kontrolatzailea, e.a.

Honelako zentralismoaren moduak bide horretatik jarraitzeko arriskua egongo da.

EGUNKARIA - Beraz, Akta Bakar horren ondoren nazionalitateak baldintza okerragoetan egongo direla uste duzu.

RUBIRALTA. - Katalunian bertan adibidez, lehenengo ondorioa Olinpiadarena izan da.

Erradikalek bakarrik egin diote kritika horri.

Zentralizazioaren bultzada eta espazioaren deuseztapen handiagoa izango da.

Adibidez Katalunian bertan nabariak dira une honetan bertan dauden desorekak Barcelona eta beste herrialdeen artean.

Eta Olinpiadek honelako gauzak indartuko dituzte.

Barcelonaren konzentrazioa berrindartuko dute instalakuntza guztiak bertan eraikiz, komunikazioak bertan jarriz.

Espainolismoa indartzeko balioko dute ere.

SOSLAIA Katalan euskaldundua

Barcelonako L`Hospitalet del Llobregaten jaio zen katalana dugu Fermi Rubiralta Casas.

Baina orain dela hamar urte etorri zen Euskal Herrira eta Bilbon bizi da ordutik.

Zornotzako Lanbide Heziketako Institutoan ari da lanean eta instituto horren zuzendaria da egun.

Euskaraz ondo moldatzera iritsi da.

Eredu ona jende askorentzat.

Partit Socialista d`Alliberament Nacional del Paisos Catalans alderdiari buruzko ikerketa egin du eta nazionalismo katalana bere erroetatik ondo ezagutzen du.